Bertso eskola - Fitxa ikusi

Laudioko Bertso-Eskola (Aiaraldeko BE)

Oinarrizko informazioa

Izena
Laudioko Bertso-Eskola (Aiaraldeko BE)
Herria
Laudio < Aiaraldea < Araba < Euskal Herria
Harremanetarako
Arabako Bertsozale Elkartera jo zenezake:
945 01 05 05
araba@bertsozale.eus
Webgunea
www.blogari.net/Aiebe
Eskolari buruz
Aiaraldeko Bertso-eskola Laudioko eta Amurrioko taldeek osatzen dute.

Arabako lehenengo bertso-eskola izan da. 1981an Laudio ondoko Aretako Tunen tabernan elkartzen hasi ziren. Urteren batean Abel Enbeitak gidatu zuen, besteren batean Trino Azkoitiak baina esan daiteke autodidaktak izan zirela. Hamar urte ondoren, gutxiago elkartzen hasi ziren eta Aiaraldeko bertso-eskolako gainbehera etorri zen. Beranduago belaunaldi berri bat sortu zen, 2001-2002 ikasturtean gazte talde bat osatu zen, Arkaitz Estiballes irakasle. Hurrengo ikasturtean Oihane Perea izan zen gazteen irakasle eta Irati Mendigurenek gazetxo talde bat hartu zuen bertan zirelarik Izar Mendiguren, Yera Garaio eta Ane Intxaurraga. 2005era arte urtero egon ziren gaztetxo eta gazte edo heldu taldeak. Gaur egun?

Azken ikasturteko datuak: 2022-2023

Talde kopurua
1
Haurren talde kopurua
1
Helduen talde kopurua
0

Irakasleak / Arduradunak
Mendibil, Unai
Eskolari buruzko oharrak bidali