Bertsos - View details To know more about this section
2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra
Bertsoa entzun |
2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Ajuriagojeaskoa:
Zeozer atatea
hori da xedea.
Alkarri oparitzea
betiko legea.
Baina orain nauenez
dudarik gabea
lagun onenarentzat
ete da zurea. (bis)
O. Bartra:
Justu Ibon zauz aita
izan bezain laster.
Oparitu deutsuez
ehun pijama eder
karroa, maxicosia
ta oheko lau somier.
Ba al dago oparitu
ez deutsuen ezer? (bis)
I. Ajuriagojeaskoa:
Badaukat nik betea
benetan etxea.
Somierra ta pardela
ta gero kotxea.
Baina loa gatxa da
beti ordaintzea.
Falta jatana da, bai
umea zaintzea. (bis)
O. Bartra:
Baina ez dago objeturik
umerik zaintzeko.
Badozuz ume opari
eta gainontzeko.
Nire eskutan hau dago
ta beraz ederto
trasteroa behar al dozu
guztia sartzeko? (bis)
I.Ajuriagojeaskoa:
Dana betetzen doa
astiro astiro.
Zure opariagaz
gaur daukagu giro.
Nik emon behar deutsut
Behin eta barriro
nire umeagaz hogei
ordu intentsibo.
O. Bartra:
Ume bat eukitzea
a ze hotzikarak!
Amaitu da sexua
ta amaitu gabak.
Betiko zereginak
rekadu, iladak.
Oparituko al deutsut
beste bizitza bat? (bis)