Bertsos - View details   To know more about this section

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Performance
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Bartra, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Koadrilan lagun ezkutuaren zozketa egin duzue Gabonetarako. Oparia batak besteari egitea egokitu zaizue. Trago bat hartzeko geratu zarete eta elkarri disimuloz informazioa atera nahian zabiltzate. Hiruna bertso, zortziko txikian, Ibon hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ajuriagojeaskoa:
Zeozer atatea
hori da xedea.
Alkarri oparitzea
betiko legea.
Baina orain nauenez
dudarik gabea
lagun onenarentzat
ete da zurea. (bis)

O. Bartra:
Justu Ibon zauz aita
izan bezain laster.
Oparitu deutsuez
ehun pijama eder
karroa, maxicosia
ta oheko lau somier.
Ba al dago oparitu
ez deutsuen ezer? (bis)

I. Ajuriagojeaskoa:
Badaukat nik betea
benetan etxea.
Somierra ta pardela
ta gero kotxea.
Baina loa gatxa da
beti ordaintzea.
Falta jatana da, bai
umea zaintzea. (bis)

O. Bartra:
Baina ez dago objeturik
umerik zaintzeko.
Badozuz ume opari
eta gainontzeko.
Nire eskutan hau dago
ta beraz ederto
trasteroa behar al dozu
guztia sartzeko? (bis)

I.Ajuriagojeaskoa:
Dana betetzen doa
astiro astiro.
Zure opariagaz
gaur daukagu giro.
Nik emon behar deutsut
Behin eta barriro
nire umeagaz hogei
ordu intentsibo.

O. Bartra:
Ume bat eukitzea
a ze hotzikarak!
Amaitu da sexua
ta amaitu gabak.
Betiko zereginak
rekadu, iladak.
Oparituko al deutsut
beste bizitza bat? (bis)