Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Basarri Saria (33. 2017. Zarautz)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bukaera data
2017-07-31
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-07-31
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Ikusi 2496_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Zarauzko Udala. Kultura

Deskribapena

Oinarriak
XXXII I. BASARRI BERTSOPAPER SARIA . BASARRI BERTSOPAPER SARIA .

Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXXIII. Basarri Bertsopaper saria antolatu du.

1. - DIRU SARIA
Lehenengo saria : 1.500,00 euro eta txapela.
Bigarren saria: 1.000 ,00 euro eta oroigarria.

Sariak zatiezinak izango dira eta lanek behar adinako mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.

2. - LANEN EZAUGARRIAK
- Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
- Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
- Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.
- Gaia librea izango da.

3. - LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 31n amaituko da.

4. - LANAK BIDALTZEKO HELBIDEA
Zarauzko Udala - Kultura Departamentua
Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea , 22
20800 Zarautz

5. - INFORMAZIOA
943 00 51 20 telefonoa edo kultura@zarautz.eus

6. - LANAK NOLA AURKEZTU
- Makinaz idatzita, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.
- Lan bakoitzaren originala bidali behar da.
- Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
- Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
- Izengoitiz sinatuko dira.
- Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

7. - EPAIMAHAIA
Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du, eta horretarako, pertsona adituak aukeratuko ditu. Epaimahaikide izango da 2016 urteko Lizardi Bertso Gazte Sariaren irabazlea. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

8. - EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2017ko irailaren 1ean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen Txapelketaren barruan.

9. - LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio inolako ordainik eskatu Udalari.
Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko eta, ondoren, Udalaren esku geratuko dira.

10. -LEGE BARRUTIA
Araudi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin