Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Mendizabal

Datu pertsonalak

Izena
Mendizabal, Unai
Izen abizen osoak
Mendizabal Jauregi, Unai
Jaiotza
1992 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Asteasuko bertso-eskolan hasi zen 12 urterekin, Amaia Agirre irakasle zela. Gerora Andoain eta Tolosako bertso-eskoletan aritu izan da. Gaur egun Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea eta eskualdeko bertso-eskoletako irakaslea da. Plazatik Gaztetxerako txapeldun izan zen 2013an, 2016an Mikel Laboa, Erniarraitz eta Lizardi Sariketak irabazi zituen eta 2017an Osinalde Sariketa irabazteaz gain Gipuzakoako Herriarteko txapeldun izan zen "Karidadeko Benta" taldearekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Plazako lehen bat-bateko bertsoa eskolarteko txapelketan kantatu nuen Usurbilgo kiroldegian.