Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ekaitz Goikoetxea

Datu pertsonalak

Izena
Goikoetxea, Ekaitz
Izen abizen osoak
Goikoetxea Asurabarrena, Ekaitz
Jaiotza
1980 Beasain + Beasain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologia ikasketak ditu eta euskara irakaslea da. Bertsotan bere kasa hasi zen, haurtzaindegian esaterako, lagunengandik bereiztu eta bertso eta kantu zaharrak kantatzen zituen. Eskolan, 8 urterekin edo, zerbait idazteko esatean bertsoz egiten zuen. Hala, irakaslea erreparatu eta bertso eskolara bideratu zuen.
Bestetik, ipuinak, olerkiak eta kantak idaztea izugarri atsegin du, inoiz, sarituak ere izan direlarik. Eskolarteko, bat-bateko eta Txapeleta Nagusi askotan aritu da kantuan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Idiazabalen, 1988an, Goierriko Bertso-eskolakoak kantulagun zituela.