Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila?

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizarte honetan bada
nahiko inbidi ta bekaitz
beti gehiagoren bila
eta halere asekaitz.
Etxe haundixeago bat
erosi izan banu garaiz
moto bat erostea ere
burutik pasatu zait maiz
kostan etxe txikiren bat
esnatzeko kresal usaiz
edo mendian borda bat
bere belardi ta harkaitz...
Gauza asko falta zaizkit
baina zoriontsua naiz. (bis)

Iragarki ta argiak
kale luzeetan barrena
begitik sartzen zaizkigu
eta hori da txarrena
bateko eskeintza eta
besteko beherapena
sarri zentzua ez al da
rebajatan dagoena?
Horregatik esan nahi det
askotan esaten dena
zoriontsua ez dala
gauza asko dituena
baizik ta daukan harekin
konformatzen dakiena. (bis)

Guztiok gaude sartuak
kontsumismoaren sendan
gauza asko edukitzea
ona denaren leiendan.
Nik ere gauza gehiago
sartu nitzakeen zerrendan
baina inork ez dit esan
zoriona nun saltzen dan
familia, osasuna
edo lagunak tabernan
irriparre bat ahoan
bertso saio bat agendan...
Ajola zaizkidan gauzak
ez dituzte saltzen dendan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra