Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sanferminetan begiak
hango argazkietara
ze gorputzen kontaktua
ez zen laztan-besarkada
ta Baionako festetan
goazen datuetara
Bilbon hasi berriak ta
salaketa bat da jada.
Bai gerran ta bai bakean
festan ta lanean hara
emakumeak eraso
asko izaten du traba
eta festa ez da festa
baten bat menpeko bada. (bis)
Ta inor erasotzeko
alkohola ez da aitzaki
guztiok gara pertsona
eta ez bi okel zati.
Gaua ere gurea da
eta ez irten herabeki
norekin ta zer nahi dugun
behar dugu erabaki.
Txantxa ustean esku bat
jarri gerrian emeki
edota edo zer esan
ai mutil horrek baleki!
Ulertu edo ez ulertu
ezetza ezetz da beti. (bis)
Beraz bereizi ditzagun
erasoa eta txantxa
beraz bereizi ditzagun
kolpea eta balantxa
esku sartzeko aitzaki
ezin da izan abalantxa
eta guk nahi dugunakin
jolasteko esperantza.
Beraz bereizi ditzagun
erasoa, konfiantza
Euskal Herri feminista
errebelde hauxe altxa
dantzaik egin ezin bada
ez baita gure iraultza. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra