Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Aristi, Ibon
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak.

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sanferminetan begiak
hango argazkietara
ze gorputzen kontaktua
ez zen laztan-besarkada
ta Baionako festetan
goazen datuetara
Bilbon hasi berriak ta
salaketa bat da jada.
Bai gerran ta bai bakean
festan ta lanean hara
emakumeak eraso
asko izaten du traba
eta festa ez da festa
baten bat menpeko bada. (bis)

Ta inor erasotzeko
alkohola ez da aitzaki
guztiok gara pertsona
eta ez bi okel zati.
Gaua ere gurea da
eta ez irten herabeki
norekin ta zer nahi dugun
behar dugu erabaki.
Txantxa ustean esku bat
jarri gerrian emeki
edota edo zer esan
ai mutil horrek baleki!
Ulertu edo ez ulertu
ezetza ezetz da beti. (bis)

Beraz bereizi ditzagun
erasoa eta txantxa
beraz bereizi ditzagun
kolpea eta balantxa
esku sartzeko aitzaki
ezin da izan abalantxa
eta guk nahi dugunakin
jolasteko esperantza.
Beraz bereizi ditzagun
erasoa, konfiantza
Euskal Herri feminista
errebelde hauxe altxa
dantzaik egin ezin bada
ez baita gure iraultza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra