Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Werti intsumisioa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre, Estitxu

Deskribapena

Izenburua
Werti intsumisioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Werti intsumisioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Werten lege ankerrari nola egiten zaio uko?
Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2387
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-10-20

Werti intsumisioa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-10-20 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Werten lege ankerrari
nola egiten zaio uko?
besteei ardurak eskatuz
denborik ez dut galduko:
langileak funtzionario
ta Jaurlaritza lekuko
gurasoek bultza ezik
ez dute asko lortuko.
Azterketara umeak
ez aurkeztu eta punto!
intsumisioa dugu
Txikipark-en ospatuko
Espainiak ez ditu gure
seme-alabak epaituko.

Ikastolan hazitako
lehen belaunaldi kuttuna
jakin gabe izango zen
titulu ofizialduna
etxeko konpromisoa
euskararen oihartzuna...
Ailegatu da guraso
bilakatu den eguna:
zer ta LOMCEri beldurra,
garaiezina, urruna...
Jokoan da galdera bat
eta gure nortasuna:
zenbatean saltzen dugun
herentziz jaso duguna.

Ez dugu nahi “ikasle on”
ta “ikasle txarrik” bereizi
ez neurri beraz epaitu,
haur bakoitza da berezi
ez letrak buruz ikasi,
bai landu mila trebezi
kritikotasuna bultza
dotrinak ez du merezi.
Guraso-irakasleak
elkartuz gero lehenbizi
“LOMCEri ez” adostuta
oraingo moduan bizi
nork agindu behar digu
gure haurrak nola hezi?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra