Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi:
Neguan egiteko
hotzaren defentsa
iritsi da ardiak
mugitzeko fetxa
gaizki pasatu duzu
hesolako ertza.
Hara deskubritu det
nere ardi beltza.
A. Arzallus:
Udan bero egiten du
eta neguan hotz
barkatu artzai lana
egiten zait arrotz
barkamena eskatu
nahi nizuke ahoz
bat bakarrik nahi nuen
baina denak datoz.
B. Gaztelumendi:
Ta artaldean dauzkat
hirurehun inguru
denak ahal den ondoen
zaindu ohi ditugu.
Hau kalekume bat da
badakit seguru
ardia hartu nahi ta
aharia hartu du.
A. Arzallus:
Zu gelditu zaite hor
lasai, trankil ta zut
igual ardi guztiak
hartuko dizkizut.
Nik neuk jetziko ditut
deskantsatzeko zuk
hurrena gazta bueltan
eramango dizut.
B. Gaztelumendi:
Hau gizon egoskorra
ez al da? Ospera!
Azkar arrimatua
da nere ospera.
Gazta egiten ez zaitez
zu hasi ostera
azokara etorri
zaitez erostera.
A. Arzallus:
Ai artzai poetiko
ta artzai abstraktu
zuk beti zazpi bertso ohi
dituzu kantatu.
Hurrena erne ibili
lana ongi hartu
gutxio kantatu ta
gehio begiratu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra