Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Bigarren eskuko gauzen enkante batean egin duzue topo. Eskaintzak hastera doaz.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi: Enkantera etorrita
hau da gauza pila!
A. Sarriegi: Eta ez dakit ziur
zer gauzaren bila
B. Gaztelumendi: nik propio nahi nuke
neretzat mobila
A. Sarriegi: ba ni hori erostetik
libratu nadila!

A. Sarriegi: Artelanen bat nahi det
nere salarako
B. Gaztelumendi: hortarako gehiago
pagatu beharko
A. Sarriegi: txapelketako hura
zatarra zalako
B. Gaztelumendi: nere gelan badaude
horrelako pranko.

B. Gaztelumendi: Baina gaurko artea
ez det entenditzen
A. Sarriegi: ni ere lehen antzera
ibili ohi nintzen
B. Gaztelumendi: besteen begiradek
gaituzte ta mintzen
A. Sarriegi: gauzak merke daudenik
ez zait iruditzen.

A. Sarriegi: Niki hori ere al da
hemen erosia?
B. Gaztelumendi: Honekin bete det nik
aurtengo dosia
A. Sarriegi: estragoak egiten
ari da krisia
B. Gaztelumendi: aurreztea, horixe
da nere bizia!

B. Gaztelumendi: Azkenaldian ez det
soldata altua
A. Sarriegi: ta horregatik egin
behar hemen tratua
B. Gaztelumendi: denok behar baitegu
gaur zer aldatua
A. Sarriegi biok gaudela hemen
hori da datua.

A. Sarriegi Bilatu nahiko nuke
bizitzako ganga
B. Gaztelumendi: hori zaila daukazu
egia esanda
A. Sarriegi : merkea eta ona
beti hala izan da
B. Gaztelumendi: Lourdesen egin behar
zenuke demanda.

B. Gaztelumendi: Mirariak han soilik
gertatzen dira ta
A. Sarriegi: baina halere zerbait
beti zaigu falta
B. Gaztelumendi: lanpara harengatik
hasi naiz tiraka
A. Sarriegi: ta horkoak txapelaren
itxura ez al dauka?

A. Sarriegi: Zeinek ekarri du ba
txapel beltza hona?
B. Gaztelumendi: Ganga hori ziur dala
merkea ta ona.
A. Sarriegi: Hona ekarri beharra
ez da gero broma
B. Gaztelumendi: hobe litzake izango
bagenu biona.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra