Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ander Txakartegi "Txaka"

Datu pertsonalak

Izena
Txakartegi, Ander "Txaka"
Izen abizen osoak
Txakartegi Basterretxea, Ander
Jaiotza
1982 Berriatua + Berriatua < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz egin izan ditu gai-jartzaile eta gai-emaile lanak

Datu biografikoak

Biografia
Etxetik datorkio bertsozaletasuna, umetatik izan da oso bertsozalea. Berritxu sariketaren antolatzailea da. Epaile lanetan aritu izan da sariketa eta txapelketa askotan. 2012 urtean sartu zen Bizkaiko epaile taldean, urte horretako txapelketan parte hartu zuen. Ordutik Bizkaian jokatu diren txapelketa guztietan izan da epaile; azken lauretan, finala ere epaitu du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
gai-emaile gisa: 2000, Berriatua (Berritxu saria)
bertsolari gisa: 2000, Bermeo (Bermeoko ikastola) (Joseba Gojenola eta Jagoba Arrasate kantulagun)