Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arrate Illaro Etxebarria

Datu pertsonalak

Izena
Illaro Etxebarria, Arrate
Jaiotza
1989 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta hainbat urtez Euskaltzaleen Topagunean aritu ostean, egun euskara teknikari gisa ari da lanean. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko eta zuzendaritzako kidea izan da.
ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kidea da, eta Leioako ikastolan hasi zen bertsotan. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2006an. 2008an eta 2012an Uribe Kostako txapelduna izan zen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu zen 2010ean, 2012an eta 2018an.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1997ko Betiko Ikastolako Ibilaldian bertso bana bota genuen bertsotan genbiltzanok. Bat-bateko lehen saioa ez du gogoratzen, baina pentsatzen dut Algortako San Juanetan, San Martinetan edo Olentzerotan izango zela, 14 urterekin edo.