Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arrate Illaro Etxebarria

Datu pertsonalak

Izena
Illaro Etxebarria, Arrate
Jaiotza
1989 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, egun Euskaltzaleen Topagunean ari da lanean. Lehendik ere zuzendaritza kidea zen eta 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
Leioako ikastolan hasi zen bertsotan eta ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kidea da. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2006an. 2008an eta 2012an Uribe Kostako txapelduna izan zen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu zen 2010ean eta 2012an.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1997ko Betiko Ikastolako Ibilaldian bertso bana bota genuen bertsotan genbiltzanok. Bat-bateko lehen saioa ez du gogoratzen, baina pentsatzen dut Algortako San Juanetan, San Martinetan edo Olentzerotan izango zela, 14 urterekin edo.