Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Joakin Erroizenea "Txabalategi"

Datu pertsonalak

Izena
Erroizenea, Jose Joakin "Txabalategi"
Izen abizen osoak
Erroizenea Intxauspe, Jose Joakin
Jaiotza
1769 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1819 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Jose Joakin Erroizena zuen izena. Txabolategi baserrian jaioa; Hemanitik Goizuetara bidean, Urumea ibaiaren ondoan, Txirrita jaiotako Latze-zahar baserriaren inguruan.

Behin, kanpoan ari zen lanean. Bere alaba, otarrean aitarentzat bazkaria zeramala, erori egin zen bidean eta ardo botilaren muturra hautsi. Aitak, botila hartatik ardoa edaterakoan, kristal zatiren bat edo beste tragatu zuen nonbait. Horretatixe hil zen bertsolaria."

Iturria:
- DORRONSORO, Joanito. Bertsotan 1789-1936. Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 1981.

Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Heriotzeko orduan ; Errenterik ez bada ofizio hontan