Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Joakin Erroizenea "Txabalategi"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- "Jose Joakin Erroizena zuen izena. Txabolategi baserrian jaioa; Hemanitik Goizuetara bidean, Urumea ibaiaren ondoan, Txirrita jaiotako Latze-zahar baserriaren inguruan.
Behin, kanpoan ari zen lanean. Bere alaba, otarrean aitarentzat bazkaria zeramala, erori egin zen bidean eta ardo botilaren muturra hautsi. Aitak, botila hartatik ardoa edaterakoan, kristal zatiren bat edo beste tragatu zuen nonbait. Horretatixe hil zen bertsolaria."
Iturria:
- DORRONSORO, Joanito. Bertsotan 1789-1936. Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 1981.
Beste lanak
- Bat-bateko bertso ezagunenak
- Heriotzeko orduan ; Errenterik ez bada ofizio hontan