Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jurgi Fuentes

Datu pertsonalak

Izena
Fuentes, Jurgi
Izen abizen osoak
Fuentes Goikoetxea, Jurgi
Jaiotza
1981 Mungia + Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Mungiar Usurbildartua. Bederatzi urte ingururekin hurbildu zen bertsozaletasunera, ikastolan euskara irakasgaian astero lantzen zuten bertsolaritza tarteak lagunduta. Handik Mungiako bertso eskolara jo zuen, urte batzuk geroago Taket Bertsolaritza Alkartearen sorreran parte hartzaile izateko. Larrabetzuko Itallen bertso eskolako kide ere izan da, egun Usurbilgo Bota punttuban aritzen da. Bertso eskolatik kanpo lagun giroan abestea du gustuko, eta sarritan koplatan ere ibilia da panderoaren laguntzaz. Lagun arteko giroan eta bertso eskola inguruan abesten du gusturen. Ipar Uribe eta Uribe Butroe eskualdeetan urte luzez antolatzaile, gai jartzaile eta epaile ibili ondoren, Bizkaiko epaile taldean hasi zen 2010ean. Ordutik hona saio eta txapelketa desberdin askotan ibili da epaile legez, ia beti bat-bateko saioak epaitzen baina idatzizkoetan ere aritu da San Antontxu eta Santixabel bertso paper lehiaketetan. Betiere etengabe ikasi eta hobetzeko asmoz, ahal den heinean bertsolaritzari laguntzeko.
Bertsolaritzaz gain, aisialdian herriko kulturgintzan jarduten du eta artisautzan ere aritzen da adar-egile legez.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Mungiko Herriko Taberna (1996 inguruan)