Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Miren Amuriza
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia

Datu pertsonalak
- Izena
- Amuriza, Miren
- Izen abizen osoak
- Amuriza Plaza, Miren
- Jaiotza
- 1990 Berriz + Berriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-eskolako eragilea Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Txapelketa eta sariketetanko partaidetzak:
Bizkaiko Eskolarteako Txapelketa: 2002 (txapeldun), 2003 (txapeldun), 2004,(finalista), 2005 (txapeldunorde), 2006 (txapeldun), 2007 (txapeldunorde), 2008 (txapeldunorde).
Euskal Herriko Eskolarteako Txapelketa: 2002 (finalista), 2003 (finalista), 2005 (finalista), 2006 (txapeldunorde), 2007 (finalista), 2008 (txapeldun).
Durangaldeko Bertsolari Txapelketa: 2008 (txapeldunorde), 2010 (txapeldun).
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2008 (finalaurrekoak), 2010 (finalista), 2012 (finalista), 2014, 2016, 2018, 2021
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2009 (finalaurrekoak), 2013 (final laurdenak), 2017, 2022.
BBK Sariketa, Durangaldeko Taldea: 2003, 2004, 2005 (txapeldun), 2006 (txapeldun), 2007, 2008, 2009.
Berritxu saria (Berriatua): 2005 (txapeldun).
Henandorena saria (Urruña): 2007 (finalista).
Lizardi saria (Zarautz): 2008 (finalista).
Osinalde saria (Gabiria): 2009 (finalista).
Durangaldeko Kopla Txapelketa: 2013, 2015 (txapelduna), 2017 (txapelduna), 2018, 2019 (txapelduna).
Bertso Eskola arduradun eta irakasle:
Berrizko Bertso Eskola: 2005-2020
Datu biografikoak
- Biografia
- Berrizko (Bizkaia) Andikoa auzoan jaio zen 1990ko martxoaren 1ean. Xabier Amuriza eta Arantza Plazaren alaba, ume-umetatik izan du bertsoarekiko igurtzia. Euskal Filologian lizentziatua da (EHU), Haur eta Gazte Literaturan espezializatua (UAB). Irakasle eta zutabegile aritua, gizarte hezitzailea da, eta bertsoa eta idazle langintza ditu sormen adierazbide.
Berrizko bertso eskolan hasi zen bertsotan trebatzen. 2002an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Bilboko El Carmen aretoan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako saio batean; txapelketaz kanpo, Andikoako auzo-afarian egin zuen lehen saioa, 2003an, gai-librean aitarekin.
Orduz gero, bertsolaritzaren alor ugari jorratu ditu: bat-bateko bertsogintza plazaz plaza, bertso-idatziak, sariketa eta txapelketa, bertso eskolako arduradun eta irakasletza, bertso ikuskizun-emanaldi berezien eskeintza; azken hauetan, Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariarekin plazaratutako “Gorria” (2020) esate baterako. Hiru aldiz jantzi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako txapela, eta behin Euskal Herriko Eskolartekoa (2008). 2008an hartu zuen parte lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta 2009an Euskal Herrikoan.
Berrizko Bertso Eskolako arduradun eta irakasle izan da hainbat urtez 2005az gero. Idazle langintzari dagokionez 2016an argitaratu zituen bere lehen lanak, haur literaturaren alorrean, ondoren etorriko diren beste askoren aurrekari. XX. Igartza sariaren laguntzaz ondu zuen bere lehen eleberria, "Basa" (2019) eta bide horri jarraipena ematen ari da bertsolaritzarekin uztartuta.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 2002ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan.
Eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz (2003an); aitarekin eta librean.
Argitalpenak
- Beste argitalpenak
- Pirritx, hizkuntza zer ote? Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2016.
Porrotx, hizkuntzaren arnasa. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2016.
Kukuenea. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2018.
Larunbata. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2018.
Mattin eta Kattin. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2018.
Gure familia. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2019.
Amona Mari Lutxi. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2019.
A,E,I,O,Unai. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2019.
Paularen txinelak. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2019.
Gure egongela. Haur literatura; ilustrazioak: Julen Tokero Avarez. Elkar, 2019.
Kokonutt. Narratiba; ilustrazioak: Eider Eibar Zugazabeitia. Elkar, 2021
Basa. Narratiba; XX. Igartza saria. Elkar, 2019
Anastasini zirkua. Narratiba; ilustrazioak: Malen Amenabar Larrañaga. Denonartean, 2024
Pleibak. Narratiba. Susa, 2024
