Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Miren Artetxe

Datu pertsonalak

Izena
Artetxe, Miren
Izen abizen osoak
Artetxe Sarasola, Miren
Jaiotza
1985 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Ikertzailea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologian lizentziaduna, bertsotan aritzeaz gain irakasle eta ikertzaile lanetan dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean. Etxean puntuka errimatu gabe arituz eta Hitzetik Hortzera ikusiz bertsozaletu zen haurra zela. Hendaiako bertso-eskolan hasi zen orduan, eta geroztik kantuan ari da. Xilaba Txapelketako finalean aritu zen 2010, 2014, 2016 eta 2021ean, eta Nafarroako txapelketako finalean ere bai aurretik, 2003an. Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu du parte, 2005, 2009, 2017 eta 2022 urteetan.