Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ortzi Murua
Datu pertsonalak
- Izena
- Murua, Ortzi
- Izen abizen osoak
- Murua Berra, Ortzi
- Jaiotza
- 1995 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Azkaindarra, 1995ko maiatzaren 9an sortua familia bertsozale batean. Ikastolara bertso irakaslea etorri zelarik bertso-eskolan hasi nahi zuela erran zion amari, 8 urterekin. Hendaiako bertso-eskolan lehenik eta Baionako lizeoko Bertso-eskolan ibili zen gero. Urte anitzez, saioak zein udalekuak, Euskal Herri osoko bertsolagunak ezagutzeko parada izan dira Ortzirentzat. Urte zenbait Euskal Herritik kanpo pasa arren, ez du sekula bertsoarekiko lotura galdu. 2023tik Baionan bertsoa lagun euskaraz bizi nahian ari da. 2012 eta 2014an bertsolari bezala aritu ondotik, epaile gisa aritu da 2025-2026 aldiko Xilaban.

