Biographies - View details   To know more about this section

Ortzi Murua

Personal details

Name
Murua, Ortzi
Complet name and surname
Murua Berra, Ortzi
Birth
1995 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Azkaindarra, 1995ko maiatzaren 9an sortua familia bertsozale batean. Ikastolara bertso irakaslea etorri zelarik bertso-eskolan hasi nahi zuela erran zion amari, 8 urterekin. Hendaiako bertso-eskolan lehenik eta Baionako lizeoko Bertso-eskolan ibili zen gero. Urte anitzez, saioak zein udalekuak, Euskal Herri osoko bertsolagunak ezagutzeko parada izan dira Ortzirentzat. Urte zenbait Euskal Herritik kanpo pasa arren, ez du sekula bertsoarekiko lotura galdu. 2023tik Baionan bertsoa lagun euskaraz bizi nahian ari da. 2012 eta 2014an bertsolari bezala aritu ondotik, epaile gisa aritu da 2025-2026 aldiko Xilaban.