Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Iturriaga

Datu pertsonalak

Izena
Iturriaga, Unai
Izen abizen osoak
Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai
Jaiotza
1974 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-transkribatzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
1974ko ekainaren 28an jaio zen Durangon Unai Iturriaga Zugaza-Artaza. 13 urterekin hasi zen bertsotan Jon Lopategiren eskutik. Garai beretsuan Santi Belar "Begi"-k gidatzen zuen Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen beste hainbat lagunekin batera (Igor Elortza, Beñat Gaztelu-Urrutia, Ainhoa Munitxa...). Eskolarteko txapelketetan hainbat aldiz lehiatu eta Bizkaiko zein Euskal Herriko txapelak lortu zituen.

1990. urtean parte hartu zuen estrainekoz Bizkaiko bertsolari txapelketan (helduetan). Ordutik eta 2004ra bitartean egindako txapelketa guztietan lehiattu zen bi txapel lortuz (1994 eta 1996).

1993. urtean Bertsolari Txapelketa Nagusirako finalera sailkatu zen eta hala egin du ondorengo txapelketa guztietan (1997, 2001, 2005, 2009).

Bertsoa eta musika uztartuz Igor Elortza kantukidearekin eta Josu Zabala (Hertzainak) musikariarekin batera 7 Eskale eta Gu Ta Gutarrak proiektuak eroan ditu aurrera hiru diska argitaratu eta hainbat emanaldi eskainiz.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Izurtzan, 13 urte zituenean, frontoian, Durangoko bertso eskolako kideekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
BBK saria 1993: 2. (Durangaldeko taldean)
BBK saria 1994: 2. (Durangaldeko taldean)
Osinalde saria 1991: parte-hartzaile
Xenpelar saria 1991: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Iurretako Euskal Jaietako mendeurrenaren bertso sariketa: 1. saria
Urruzuno lehiaketa 1991: 1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

hait_txt_liburuak
Berandu da gelditzeko. Susa, 1999.
Isladak. Zubia, 1997
Argitaratutako grabazioak
7 Eskale. Barrenkaleko bluesak. Gaztelupeko Hotsak, 1997.
7 Eskale. Bertso berriak pobreziari jarriak. GOR, 1996
Ekoizpen oharrak
Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona. Batez ere.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak