Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Iturriaga

Datu pertsonalak

Izena
Iturriaga, Unai
Izen abizen osoak
Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai
Jaiotza
1974 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-transkribatzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Arte Ederretan lizentziaduna eta bertsolaritzaz gain, beste hainbat diziplinetan aritua: gidoilari, marrazkilari, Gu ta Gutarrak musika taldeko kide ere bai…
13 urterekin hasi zen bertsotan Jon Lopategiren eskutik, eta garai beretsuan Santi Belar "Begi"k gidatzen zuen Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen beste hainbat lagunekin batera. Eskolarteko txapelketetan hainbat aldiz lehiatu eta Bizkaiko zein Euskal Herriko txapelak lortu zituen.
1993. urtean Bertsolari Txapelketa Nagusirako finalera iritsi zen eta hala egin zuen parte hartu zuen ondorengo txapelketa guztietan, 1997tik hasi eta 2013ra arte. Azken honetan agurtu zen Txapelketa Nagusitik. Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (hasieran Araba-Bizkaikoa zena) bitan irabazi du, 1994 eta 1996 urteetan. 1990tik 2004ra jokatu diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa guztietan parte hartu du eta irabazi ez duen horietan txapeldunorde egin du ia guztietan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Izurtzan, 13 urte zituenean, frontoian, Durangoko bertso eskolako kideekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
BBK saria 1993: 2. (Durangaldeko taldean)
BBK saria 1994: 2. (Durangaldeko taldean)
Osinalde saria 1991: parte-hartzaile
Xenpelar saria 1991: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Iurretako Euskal Jaietako mendeurrenaren bertso sariketa: 1. saria
Urruzuno lehiaketa 1991: 1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Berandu da gelditzeko. Susa, 1999.
Isladak. Zubia, 1997
Argitaratutako grabazioak
7 Eskale. Barrenkaleko bluesak. Gaztelupeko Hotsak, 1997.
7 Eskale. Bertso berriak pobreziari jarriak. GOR, 1996
Ekoizpen oharrak
Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona. Batez ere.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Zazpi eskale emankizunekoak