Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Mariano Izeta
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
- Jarduerak
-
Epailea Eragilea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Federiko Izeta zarauztarraren eta Juana Elizalde elizondoarraren semea. Haurride zaharrena bera, zazpi neba-arreben artean zaharrena. Gabriela Goñi Olaetxea lekaroztarrarekin ezkondu eta bi alabaren izan zituzten.
Hamalau urte zituelarik eskola utzi eta aitarekin hasi zen lanean, erloju konpontzen (1930). Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) bazkidetu zen 18 urte bete bezain fite (1933-07-28). Elizondoko alkate (1957-58) izan zen frankismo aroan, eta Baztango Balleko Etxerako zinegotzia (EAJtik), Kultur saileko arduraduna, demokrazia aroko lehen legegintzan; Madrileko Gorteetarako hautagaien zerrendan sartu zuen Nafarroako EAJk 1982an, hau izan zelarik politikan izan zuen azken esku-hartze zuzena. Euskalzaletasuna, dantza, pilota eta bertsolaritza izan ziren bere zaletasunak; lan-orduz kanpo, euskara irakaskuntzan jardun zuen eskola nazionalean (1969-70), Elizondoko Gau Eskolan (1974-1977), eta Xorroxin Irratian esatari gisa.
Euskalzaletasuna zen Mariano Izetaren ezaugarri behinenekoa. Euskalzaletasunak erakarri zuen bertsolaritzara, eta antolatzaile, gai-jartzaile (Elizondon egindako bertso-saioetako antolatzaile eta Elizondo inguruko herrietan hainbat alditan izan zen gai-jartzaile) eta epaile lanak egin ditu. Gerra osteko Nafarroako bertsolaritzaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Idazle oparoa, eleberriak, ipuinak eta arikulu aunitz (Zeruko Argia, Herria eta Principe de Viana aldizkarietan eta Euskaldunon Egunkaria, Diario de Navarra, Deia eta Navarra Hoy egunkarietan) utzi dizkigu, Baztan edo eta euskal gaiei buruz beti ere.
Informazio gehiago:
Abril, Jon. "Bidegileak: Mariano Izeta (1915-2001)". Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2002. http://www.euskara.euskadi.eus/appcont/sustapena/datos/26%20izeta.pdf
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Elizondon, 1962an (antolatzaile / gai-jartzaile)
1962an, Nafarroako Txapelketan (epaile)
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Sor lekua ; Bidasoako trena