Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mariano Izeta

Datu pertsonalak

Izena
Izeta, Mariano
Izen abizen osoak
Izeta Elizalde, Mariano
Jaiotza
1915 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
2001 Elizondo + Elizondo < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea
Jarduerak
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Federiko Izeta zarauztarraren eta Juana Elizalde elizondoarraren semea. Haurride zaharrena bera, zazpi neba-arreben artean zaharrena. Gabriela Goñi Olaetxea lekaroztarrarekin ezkondu eta bi alabaren izan zituzten.

Hamalau urte zituelarik eskola utzi eta aitarekin hasi zen lanean, erloju konpontzen (1930). Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) bazkidetu zen 18 urte bete bezain fite (1933-07-28). Elizondoko alkate (1957-58) izan zen frankismo aroan, eta Baztango Balleko Etxerako zinegotzia (EAJtik), Kultur saileko arduraduna, demokrazia aroko lehen legegintzan; Madrileko Gorteetarako hautagaien zerrendan sartu zuen Nafarroako EAJk 1982an, hau izan zelarik politikan izan zuen azken esku-hartze zuzena. Euskalzaletasuna, dantza, pilota eta bertsolaritza izan ziren bere zaletasunak; lan-orduz kanpo, euskara irakaskuntzan jardun zuen eskola nazionalean (1969-70), Elizondoko Gau Eskolan (1974-1977), eta Xorroxin Irratian esatari gisa.

Euskalzaletasuna zen Mariano Izetaren ezaugarri behinenekoa. Euskalzaletasunak erakarri zuen bertsolaritzara, eta antolatzaile, gai-jartzaile (Elizondon egindako bertso-saioetako antolatzaile eta Elizondo inguruko herrietan hainbat alditan izan zen gai-jartzaile) eta epaile lanak egin ditu. Gerra osteko Nafarroako bertsolaritzaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Idazle oparoa, eleberriak, ipuinak eta arikulu aunitz (Zeruko Argia, Herria eta Principe de Viana aldizkarietan eta Euskaldunon Egunkaria, Diario de Navarra, Deia eta Navarra Hoy egunkarietan) utzi dizkigu, Baztan edo eta euskal gaiei buruz beti ere.

Informazio gehiago:
Abril, Jon. "Bidegileak: Mariano Izeta (1915-2001)". Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2002. http://www.euskara.euskadi.eus/appcont/sustapena/datos/26%20izeta.pdf

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Elizondon, 1962an (antolatzaile / gai-jartzaile)
1962an, Nafarroako Txapelketan (epaile)

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Sor lekua ; Bidasoako trena