Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maddi Ane Txoperena

Datu pertsonalak

Izena
Txoperena, Maddi Ane
Izen abizen osoak
Txoperena Iribarren, Maddi Ane
Jaiotza
1994 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Gizarte Antropologiako ikasketak egin ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari eta kolaboratzaile lanetan aritu da BERRIA eta Topatu.eus komunikabideetan.
8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, haren ahizpa Kristine Txoperena han zebilela-eta animatuta. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an Xilaba Xiberoa Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Gaur egun Bortzirietako bertso eskolan aritzen da.