Biographies - View details To know more about this section
Maddi Ane Txoperena
Personal details
- Name
- Txoperena, Maddi Ane
- Complet name and surname
- Txoperena Iribarren, Maddi Ane
- Birth
- 1994 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Bertso-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- XILABA Bertsolari Txapelketa: 2012; 2020 (finalista), 2026 (Txapelduna).
XILABA Taldekako Bertsolari Txapelketa 2019: Txapelduna (Miren Artetxe eta Josu Txoperenarekin).
BARDOAK Nafarroako Taldekako Bertsolari Ekimena: 2018 (Amortziaren eliobak); 2024 (Hor gu!)
Biographical details
- Biography
- Hendaian (Lapurdi) jaio zen 1994ko azaroaren 23an. Lesakan (Nafarroa) bizi da. Gizarte Antropologiako ikasketak eginak ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Ia hamar urtez BERRIA egunkarian jardun ondoren, kazetari, zutabegile eta artxibozain lanetan, bertsolaritza eta idazle langintzan dihardu ostatu-zerbitzari lanbidearekin uztartuz.
Zortzi urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperenaren urratsei segika. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan eta 2012ko Xilaba Xiberoa Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte gero. Hainbat urtez bertsolaritzatik urrunduta egon ondotik 2018an itzuli zen, Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketan. 2019an taldekako Xilabako txapela jantzi zuen anaia Josu Txoperena eta Miren Artetxerekin batera. 2020an finalista izan zen banakako Xilaban. 2026an Xilabako txapelduna izan zen, txapel hori jazten lehen emakumea.
Publications
- Beste argitalpenak
- Ene baitan bizi da. Elkar, 2020.
Ez erran inori. Elkar, 2022.
Zaldi bat, Txalaparta, 2026. - Ekoizpen oharrak
- X. Gazteluma saria irabazi zuen, Ene baitan bizi da nobelarekin (2020)
XXIII. Igartza saria irabazi zuen, Ez erran inori nobela proiektuarekin (2020)

