Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Peru Abarrategi

Datu pertsonalak

Izena
Abarrategi, Peru
Izen abizen osoak
Abarrategi Sarrionandia, Peru
Jaiotza
1997 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak

Bertso-irakasle:
Arabako Bertso-eskoletako irakasle 2019tik

Datu biografikoak

Biografia
Aramaion (Araba) jaio zen 1997ko azaroaren 22an, eta bertan bizi da.

Aramaioko Bertso-eskolan hasi zen (2008) bertsotan trebatzen Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. 2008an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Aramaion, Arabako Eskolarteko Txapelketan; txapelketa horretako Txapelduna izan da 2013an eta 2014an. Arabako plazetan egindako jardunez gain, bertsolari gazteentzako sariketa askotan hartu du parte geroztik. 2015ean hartu zuen parte lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta orduz gero antolatu diren guztietan kantatu du: finalista izan da 2019, 2024 eta 2026an, eta Txapelduna 2022an. EHko Bertsolari Txapelketan parte hartu du (2022 eta 2026an).

Arabako ikastetxeetan eta bertso eskoletan aritzen da bertsolaritzako irakasle, baita bertso udaleku eta barnetegietan hezitzaile ere. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2008 Arabako Eskolartekoan, Aramaion