Biographies - View details   To know more about this section

Peru Abarrategi

Personal details

Name
Abarrategi, Peru
Complet name and surname
Abarrategi Sarrionandia, Peru
Birth
1997 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Arabako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta bertso eskoletan bertsolaritza irakasle, baita bertso udaleku eta barnetegietan hezitzaile ere.

Bertsolari:
Arabako Eskolarteko Txapelketa: 2013 eta 2014an txapelduna
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2015 eta 2017an parte-hartzaile; 2019, 2024 eta 2026an finalista; 2022an txapelduna
Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa: 2014tik parte-hartzaile da; 2020 txapeldun izan zen (Izenbakuek: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Peru Abarrategi).
EHko Bertsolari Txapelketa: 2022 eta 2026an parte-hartzaile
Zenbait sariketatan parte hartu du: Bertsokatu, Bertxoko, Kale Gorrian sariketa (Abetxuko): 2020 eta 2021ean txapelduna; Berritxu eta Abra

Biographical details

Biography
Aramaion (Araba) jaio zen 1997ko azaroaren 22an, eta bertan bizi da.

Aramaioko Bertso-eskolan hasi zen (2008) bertsotan trebatzen Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. 2008an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Aramaion, Arabako Eskolarteko Txapelketan; txapelketa horretako Txapelduna izan da 2013an eta 2014an. Arabako plazetan egindako jardunez gain, bertsolari gazteentzako sariketa askotan hartu du parte geroztik. 2015ean hartu zuen parte lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta orduz gero antolatu diren guztietan kantatu du: finalista izan da 2019, 2024 eta 2026an, eta Txapelduna 2022an. EHko Bertsolari Txapelketan parte hartu du (2022 eta 2026an).

Arabako Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxetan eta bertso eskoletan aritzen da bertsolaritza irakasle, baita bertso udaleku eta barnetegietan hezitzaile ere. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
2008 Arabako Eskolartekoan, Aramaion