Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mixel Aire "Xalbador II"

Datu pertsonalak

Izena
Aire, Mixel "Xalbador II"
Izen abizen osoak
Aire Etxebarren, Mixel
Jaiotza
1944 Urepele + Urepele < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Mixel Aire Xalbador II, Xalbador bertsulariaren eta Leonie Etxebarrenen semea da. Urepele Xalbadorrenean sortua 1944ko maiatzaren 5ean, ofizioz artzaina da aita bezala.

1976an ezkondu da Marie-Michèle Bethart urepeldarrarekin. 3 alaba ukan dituzte, Miren, Amaia eta Paxkalin, euskal kantagintzan "Aire ahizpak" hirukote famatua osatzen dutena.

Bat-bateko sariketa eta xapelketa askotan parte hartu du, batez ere Nafarroako txapelketan (17 aldiz 1980-1996 bitartean), Xilaba Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre xapelketan (2008an eta 2010an). Bertsu jarri sailan, "Ameriketan bakarrik" bertsua 1969an sariztatua izan da.

Ohargarri da nola bertsulari maitagarri hau kurutzatzen den belaunaldi gaztearekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hazparnen, 1967an, Xalbador, Mattin, J. Lopategi eta Ezpondarekin.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Ameriketan bakarrik (1969an saritua); Argia ta Ama; Agur Jaun Bikario Jenerala; Herri Urrats Senperen; Urepeletik doakigun jaun erretorrari; Etcheverry apezaren jubilaua; Euskaldunak Ameriketan;
Manuel Alzugarai; ...