Biographies - View details   To know more about this section

Mixel Aire "Xalbador II"

Personal details

Name
Aire, Mixel "Xalbador II"
Complet name and surname
Aire Etxebarren, Mixel
Birth
1944 Urepele + Urepele < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country
Death
2025 Urepele + Urepele < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria: Nafarroako bertsolari erreferenteetakoa 1980 eta 1990eko hamarkadetan.
Paulo Yantzi saria (Nafarroako txapelketa): 1980 (txapeldun), 1981 (finalista) eta 1982 (finalista).
Nafarroako txapelketa: 1983 (finalista), 1984 (txapeldunorde), 1985 (txapeldun), 1986 (finalista), 1987 (finalista), 1988 (txapeldun), 1989 (finalista), 1990 (txapeldunorde) eta 1991 (finalista)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1980, 1986, 1989 eta 1993.
Bertsu Liga: 2002
Xilaba Bertsolari Txapelketa: 2008 eta 2010.
Artxanberri eta Patxi Errota saria (Zaldibia): 1977 (Txapelduna) eta 1981.
Zepai saria (Idiazabal): 1977 eta 1978
Orixe saria (Añorga, Donostia): 1977

Bertso-jartzaile oparoa. Herria aldizkarian argitaratu ditu sorta asko.


Biographical details

Biography
Urepelen (Baxe Nabarre), Xalbadorrenea baserrian jaio zen 1944ko maiatzaren 5ean. Fernando Aire "Xalbador" bertsulariaren eta Leonie Etxebarrenen semea, etxetik datorkio bertsozaletasuna eta bertsotarako sena. Herriko eskola publikoan egin zituen ikasketak eskola zertifikatua lortu arte, 14 urterekin. Artzaintza izan du lanbidea.

Garaiko beste gazte asko bezala, Ameriketara joan zen bizi moduko kezkak eramanda; hala dio bere aitak "Semea Ameriketatik itzultzean" jarritako bertso sortan. Bost urte egin zituen Kalifornian (1969-1974) artzantza eta unai lanetan, Urepelera betirako itzuli bitartean. Bi bertso sorta gogoangarri eskaini zizkion aitak "Odolaren mintzoa" liburu ospetsuan: "Semeari" etxeratu dadin galdetuz, eta itzulera ospatuz bozkarioz betetako "Semea Ameriketatik itzultzean".

1976an ezkondu zen Marie-Michèle Bethart urepeldarrarekin. Hiru alaba izan dituzte, Miren, Amaia eta Paxkalin, euskal kantagintzan "Aire ahizpak" hirukote famatua osatu dutenak.

Bertsolari ardatzetakoa izan da Ipar Euskal Herriko bertsogintzan 1980 eta 1990ko hamarkadetan; lurralde horietako plaza anitzetan aritu da jai giro eta bestelakoetan. Nafarroako bertsolari txapelduna izan zen 1980, 1985 eta 1988 urteetan, mugaz bi aldetako nafarrek txapelketa berean parte hartzen zutenean. Nafarroako txapelketan ezezik (17 aldiz 1980-1996 bitartean), bat-bateko txapelketa askotan parte hartu zuen, Txapelketa Nagusian (1980, 1986, 1989 eta 1993 urteetan) eta Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre Xilaba xapelgoan (2008an eta 2010an).

1970ko hamarkada amaieran antolatzen hasi ziren bertsolari gazteen sariketa batzuetan ere hartu zuen parte, eta txapeldun izan zen 1977an antolatu zen Zaldibiko I. Artxanberri eta Patxi Errota sarian.

Bertso jarri alorrean, bertso asko argitaratu du Herria aldizkarian, tartean, 1969an sariztatua izan zen "Ameriketan bakarrik Euskal Herria gogoan" bertso sorta.

Nabarmendu beharrekoa da Ipar Euskal Herriko bertsolaritzan garatu den belaunaldi aldaketan jokatu duen eginkizuna, bertsularitzaren abaroan sortu diren mugimenduetan izan duen engaiamendua, eta belaunaldi berriekin izan duen harremana.

2010ean erabaki zuen plazak uztea, Xilaba xapelgoan bere ekarpena egin eta gero.

2025eko urtarrilaren 14an zendu da, jaioterrian, Urepelen, 80 urterekin.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Hazparnen, 1967an, Xalbador, Mattin, J. Lopategi eta Ezpondarekin.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Ameriketan bakarrik Euskal Herria gogoan (1969an saritua); Argia ta Ama; Agur Jaun Bikario Jenerala; Herri Urrats Senperen; Urepeletik doakigun jaun erretorrari; Etcheverry apezaren jubilaua; Euskaldunak Ameriketan; Manuel Alzugarai; ...