Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Estitxu Arozena

Datu pertsonalak

Izena
Arozena, Estitxu
Izen abizen osoak
Arozena Albizu, Estitxu
Jaiotza
1975 Mutriku + Mutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Mutrikun sortua, hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zuten aitaren (Manolo Arozena bertsolaria) lan aferak zirela-eta, bi anaia zaharragoekin batera. Estitxuk Tantirumairu ikastolan ikasi zuen, eta bertan bizi zen bertso giroak bultzatuta, taldetxo bertsozalea sortu zen bere gelan. Batxilergoan zegoela, bertso eskola sortu zen; hamasei urterekin plazetarako urratsa eman zuen. Neska izateak hausnarketarako bidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gainean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere.
Nafarroako eskoletan bertsolaritza irakasle da eta bertso eskoletako irakasle ere bada.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Beran, 1991n, Manolo Arozena, Xabier Silveira eta Bittor Elizagoienekin batera, Korrikaren aldeko bazkari batean.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Bortzirietako bertso-eskolaren txapelketa 1999: parte-hartzaile (taldeka)
Bortzirietako bertso-eskolaren txapelketa 2000: 2. (taldeka)
Bortzirietako bertso-eskolaren txapelketa 2001: parte-hartzaile (taldeka)
Bortzirietako bertso-eskolaren txapelketa 2003: parte-hartzaile (taldeka)
Juan Basurto bertsolari gazteen lehiaketa 1993: parte-hartzaile
Lizardi saria 1992: parte-hartzaile
Nafarroa Oinez saria 2004: 1.
Orixe saria 2005: parte hartzaile
Osinalde saria 1992: parte-hartzaile
Osinalde saria 1993: parte-hartzaile
Xalto saria 1993: 1.
Xalto saria 1994: 1.
Xalto saria 1995: epaile
Xalto saria 1997: epaile
Xalto saria 2003: epaile
Bertso-paper lehiaketak
Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketa 1988: 2. saria (14 urtetik beherakoen mailan)
Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketa 1990: 1.saria (14-16 urte artekoen mailan)
Egile berrientzako literatur lehiaketa (bertsoak) 1991: 3. saria
Gure Txokoa 1988: 1.saria
Gure Txokoa 1989

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Bapatean 2000, hitzaurrea
Argitaratutako grabazioak
BATZEN kanpainaren abestia: letra egile
IMUNTZO ETA BELOKI. "Altxorraren bila", letra egile
NEGU GORRIAK. "Potroengatik", letra egile