Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Estitxu Arozena

Datu pertsonalak

Izena
Arozena, Estitxu
Izen abizen osoak
Arozena Albizu, Estitxu
Jaiotza
1975 Mutriku + Mutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Mutrikun sortua, hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zuten aitaren (Manolo Arozena bertsolaria) lan aferak zirela-eta, bi anaia zaharragoekin batera. Estitxuk Tantirumairu ikastolan ikasi zuen, eta bertan bizi zen bertso giroak bultzatuta, taldetxo bertsozalea sortu zen bere gelan. Batxilergoan zegoela, bertso eskola sortu zen; hamasei urterekin plazetarako urratsa eman zuen. Neska izateak hausnarketarako bidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gainean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere.
Nafarroako eskoletan bertsolaritza irakasle da eta bertso eskoletako irakasle ere bada.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Beran, 1991n, Manolo Arozena, Xabier Silveira eta Bittor Elizagoienekin batera, Korrikaren aldeko bazkari batean.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Bapatean 2000, hitzaurrea
Argitaratutako grabazioak
BATZEN kanpainaren abestia: letra egile
IMUNTZO ETA BELOKI. "Altxorraren bila", letra egile
NEGU GORRIAK. "Potroengatik", letra egile