Hemen bota ditugu
genduzan kemenak
eta azaldu dira
pozak eta penak
arratsaldetik dira
oain ez ziradenak
Donostian azaldu
sano zeratenak
Hil 1949-09-03
Madrilen lizentziatu zen medikuntzan; Bera eta Iruritako mediku izan zen eta Iruñeako hospitaleko zuzendari izendatu zuten gero. "Gure Herria", "Euskal Esnaleak", "Euzkadi" eta "Napartarra" aldizkarietan idatzi zuen batik bat (bere mediku esperientziez). Nafarroako esanera eta leku izenekin liburu bat publikatu zuen: "Naparreko erranerak".
Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Pablo_Fermin_Irigarai
Physis Versus Nomos taldearen "Erantzun III" kantutik moldatu du Aner Euzkitzek eta Irungo amaierako agurrean erabili. Lehenago ere erabili izan dute bertso-musikatuen saioetan batik bat. EDK Nahita egin dugu saio batean, Gasteizen esaterako. Gehiagok ere erabili izan dute bitarte horretan Maite Sarasolak Bizkaiko Txapelketan edo Nerea Ibarzabalek Baigorrin Nafarroaren Egunean. (2023-04-30) musikari Aner Euzkitze eta Libe Goenaga zirelarik. Kantuaren jatorrizko bertsoak, kantuak, lauko handiaren moldea erabiltzen du eta bertsolariek luzatu dute hamabiko handira arte.