M. Lujanbio:
Hainbeste kilometro
horrenbeste buelta!
Gero ta ilunago
zeneukan kopeta
nik ere arantza bat
barruan gordeta
ekintzek aurre hartzea
ona da tarteka
hitz egiten ez gera
atrebitzen eta.
J. Maia:
Nunbait galdua degu
haserako sena
gure harremana ez da
lehen zirudiena.
Preso zein libre egon
hori ez da problema
nahiz ta barruan zauden
gertatzen den dena
zure barrua baita
agintzen duena.
M. Lujanbio:
Borrokan jardun nintzen
zerbaiten defentsan
baina bigarren gerra
gure hontan zetzan.
Luzaro segitzea
akaso hobe zan
baina nahi nun bizitza
gozatu zenezan.
Nerekin gelditzeko
ezin dizut esan.
J. Maia:
Muxu bat izan leike
betiko ituna
eta begirada bat
airezko gutuna
maitasun itsaso bat
hurrena lurruna
barruan zein kanpoan
gerta ahal zaiguna
etortzen den bezela
doa maitasuna.
M. Lujanbio:
Badator ta badoa
hori da gudua
mina edo arantza
kezka, apurua.
Burdinezkoa da orain
nere ingurua
ta bikote hau ez dut
leku segurua
lehenbizi aurkitu behar dut
neronen burua.
J. Maia:
Baina oraindik nahi det
ipuin hau mantendu
ez baitut erakutsi
nahiko fundamendu.
Kanpoan errexa da
lore ta lausengu
neguan gaude eta
hau ezin zuzendu
baina udaberriari
ez lorerik kendu.
M. Lujanbio:
Datorkeen horren ta
udaberriaren
aurrejuzkurik ez dut
egiten dena den.
Harreman haragizko
ilun xamar bat lehen
orain kristalaz bi alde
nola jarri garen
nahiago izan dedin
urrun baina garden.
J. Maia:
Hala ere neretzat
hain zera eredu
nahiz ez dudan egin nahi
otoi ta erregu.
Berriz ni ta zu gera
orain ez gaude gu.
“Maite zaitut” ja ezin
badizut bialdu
beti esango dizut
“Maite zaituztegu”.
Hil 1842-09-21
"Jean-Baptiste Camoussarry marinel familia batean jaio zen Ziburun. Aita tirabira batean galdu zuen, jaioberria zelarik. 1838an egin zen eta, laster, Larresoroko Seminarioko irakasle izendatu zuten. Donibane Garaziko bikario izatera iritsi zen, eta handik hiru urtera bularreko mina, tisia, harturik, etxera itzuli eta 27 baino ez zituela hil zen.
Hogei poema baino ez zituen idatzi, baina itzal handia utzi zuen euskal literaturaren historian, Elissanburu eta Ademaren irakaslea izan baizen Larresoroko Seminarioan, hortaz, neurri batean behintzat, eskola erromantiko bateko zuzendaria.
Camoussarryren lan poetikoak erromantizismoaren bideak erakusten ditu. Ziburuarrak baliatutako gaiak oso loturik daude joera estetiko horren ikuspegi kontserbatzailearekin. Badu, kasurako, Zumalakarregiri eskainitako poema bat (”Zumalakarregi”), non heroi gisa traturik den, eta erlijioaren defentsa goraipatzen duen.
Hogei poema horietarik hamarrek erlijio-gaiak dituzte ardatzat (”Mendikioa”). Ongilearen eta gaizkilearen arteko borrokak mantentzen du Camoussarryren poesia, eta bere lanak garbitasunaren aldeko mezua errepikatzen du. Askotan kontajarpen bortitzek ematen diote mugimendua bere poemei eta “Purgataorioko penak” zeruan gozatuko diren poztasunekin kontrajartzen ditu (”Zeruaz gogoeta”).
Camoussarryren iraultza frantsesaren aurkako pentsakizunek ere ikusgai dira bere obran."
[Egilea: Jon Kortazar. Iturria: Euskal Literaturaren Hiztegia. https://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=260
Ikus ere, Pierre Laffiteren artikulua: https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LafitteLiteraturaz025.htm
MANUEL NARRUK ATZO ESAN DIT I delako doinua dakarkit gogora.
Jean Mixel Begaxagar kantariaren diskotik transkribatu dugu doinua.