[Doinua: Haizeak bidali du]
X. Paia:
Zer falta du Markinak
Bilbok badaukana?
I. Ibarra:
Ai, galdera polita
ein dozu laztana!
Gure herriak badauka
xarma eta fama;
parka baina Markinak
gaurkoz dauka dana.
[Doinua: Dama gazte xarmant bat]
O. Enbeita:
Gero txoznetarako
zandaliakaz txarto
I. Ibarra:
ez dozu baina bota
zeuk ere edarto
ni gaurkoz txoznetara
ez nijoalako;
kotxea hartu behar dot
nik Cadizerako. (bis)
[Doinua: Haizeak bidali du]
X. Paia:
Palan eta bertsotan
ta bietan ona
I. Ibarra:
bietan ibiltzen da
andra ta gizona
nahiz ta gizonezkoek
euki beti sona
aldaketa eingo dogu
bietan sakona.
[Doinua: Dama gazte xarmant bat]
I. Muniategi:
Zuretzako zer dira
Igor eta Unai?
I. Ibarra:
Galdera hori ein dozu
gainera txit lasai.
Bertsotan onak dira
beti dabiz alai;
txapelduntzako onak
nobiotzat be bai.
[Doinua: Dama gazte xarmant bat]
O. Enbeita:
Eta nogaz joango
zara Cadizera?
I. Ibarra:
Koadrilan joango naz
betiko antzera;
ez naz sarritan joan
Españan behera
baina joan beharko da
beroa pasatzera. (bis)
Jaio 1899-09-13
Mixel Erramouspe Bidart "Ohako" 1899ko irailaren 13an sortu zen Bankan. Eskola gazterik utzirik laborantzaz bizi izan zen. 1926ko apirilaren 25ean ezkondu zen Kattalin Aranbel bankarrarekin. Zazpi alaba ukan zituzten: Terexa, Joana, Mari Angela, Mari Xan, Kattin, Eugenia eta Marzela.
Bankako auzapez egon zen 1935etik 1945a arte, erran nahi baitu bigarren mundu gerla denbora guzia. Plazetan gutti agertu zen bertsulari gisa.
1967ko azaroaren 12an zendu zen.
Oroitzapen bat: Martinbeltxen ezteien biharamunean, gaitzeko mantxada egin zuten bi Erramouspek, Peio Erramouspe "Manexene"k eta "Ohako"k, Uhaldean.