Aulkitik jeiki mikrora irten
ta arnasa sakon hartu
zuei begira eskerrak eman
eta itsasoan sartu;
puntu batean kartzelak hautsi
ta presoak besarkatu;
rima batekin abiadura
haundiko tren bat geratu
ta bitartean disimuloan
txapelari begiratu;
gure hizkuntzaren patu
Barakaldo aukeratu
beti bezela bertsoak bota
kantatu eta kantatu
hasi dadila ikuskizuna
sufritu eta gozatu.
Hil 1886-08-22
Jaio 1749-08-22
1774ko irailean apez izendatua izan zen Oloronen. Iraultza Frantsesaren garaiko egoera ez zuen onartu, ezta Konstituzioan konfiantzarik izan ere; horregatik, atzerriratu egin behar izan zuen 1799an. Iraultzaren ondotik Irisarriko herrian apez izendatua izan eta hortaz, atzerriratu egin behar izan zuen 1799an. Iraultzaren ondotik Irisarriko herrian apaiz izendatua izan zen 1806an. 1818an uzten du parokia Bardozera erretiratzeko. Kantika zaharrak bilduman bere hainbat kantu aurkitzen dira : Mundu zoro tromperiaz, Zer dire gure egunak, Zuen heriotzea eta Itzulhadi besteak beste. Lafittek bildu zituen Monhoren poesiak Poèmes basques de Salvat Monho. Présentés, transcrits, traduits et annotés liburuan (Baiona, 1972).
Iturria: Bertsulari.com http://www.bertsulari.com/bertsulariak/antologia/monho
Hil 1932-08-22