Bazkal aurreak ta bazkariak
utzitako aho gustoz
iruditzen zait zuek eta gu
berriz gatozela gogoz.
Txapel bakar bat lehian zortzi ta
hamairu mila txalo joz
hau finala da baina finean
sinpleagoa da askoz
beste guztia ez degu ahanzten
baina bertsotara gatoz.
Hil 1907-10-19
Errikotxiaren lagun handia zen Benta. Izena baserritik datorkio, Oriotik Donostiara bidean dagoen baserria da Benta. Muniotatik gertu da eta etxera bidean hortik pasa behar zuenez, bertako intxaurpean sagardo edanaz Errikotxia, Langa eta Itxasperekin bertsotan egiteko geratu ohi zen.
Ondoezik zela, etxean ezin egonik, arditara joan zen baina itzuli ez. Atake batek jota hil zen eta geroztik gurutze txiki bat da bertan bere omenez.
Iturria:
Errikotxia, Itxaspe bertsolariak. (Auspoa, 60) 18 or., 102 or.
Jaio 1850-10-19
Basarrik, berak behin kantatu zidanez, doinu honetan eman zion hasera berak irabazi zuen 1935ko Bertsolari Egunari, guk bertsolaritzaren historia ongi jostearren I Txapelketa izenez ezagutzen dugunari alegia, eta horregatik darama doinuak haren izena eta orduko bertsoa.