M. Lujanbio:
Hainbeste kilometro
horrenbeste buelta!
Gero ta ilunago
zeneukan kopeta
nik ere arantza bat
barruan gordeta
ekintzek aurre hartzea
ona da tarteka
hitz egiten ez gera
atrebitzen eta.
J. Maia:
Nunbait galdua degu
haserako sena
gure harremana ez da
lehen zirudiena.
Preso zein libre egon
hori ez da problema
nahiz ta barruan zauden
gertatzen den dena
zure barrua baita
agintzen duena.
M. Lujanbio:
Borrokan jardun nintzen
zerbaiten defentsan
baina bigarren gerra
gure hontan zetzan.
Luzaro segitzea
akaso hobe zan
baina nahi nun bizitza
gozatu zenezan.
Nerekin gelditzeko
ezin dizut esan.
J. Maia:
Muxu bat izan leike
betiko ituna
eta begirada bat
airezko gutuna
maitasun itsaso bat
hurrena lurruna
barruan zein kanpoan
gerta ahal zaiguna
etortzen den bezela
doa maitasuna.
M. Lujanbio:
Badator ta badoa
hori da gudua
mina edo arantza
kezka, apurua.
Burdinezkoa da orain
nere ingurua
ta bikote hau ez dut
leku segurua
lehenbizi aurkitu behar dut
neronen burua.
J. Maia:
Baina oraindik nahi det
ipuin hau mantendu
ez baitut erakutsi
nahiko fundamendu.
Kanpoan errexa da
lore ta lausengu
neguan gaude eta
hau ezin zuzendu
baina udaberriari
ez lorerik kendu.
M. Lujanbio:
Datorkeen horren ta
udaberriaren
aurrejuzkurik ez dut
egiten dena den.
Harreman haragizko
ilun xamar bat lehen
orain kristalaz bi alde
nola jarri garen
nahiago izan dedin
urrun baina garden.
J. Maia:
Hala ere neretzat
hain zera eredu
nahiz ez dudan egin nahi
otoi ta erregu.
Berriz ni ta zu gera
orain ez gaude gu.
“Maite zaitut” ja ezin
badizut bialdu
beti esango dizut
“Maite zaituztegu”.
Jaio 1933-08-26
Berriatuarra, Patroikua baserrikoa. Bertsozaletasuna amonarengandik jaso zuen, harek bertso eta kopla zaharak etengabe kantatzen baizizkion haurra zelarik. Bertsotan egiteko gogoa 13 urtekin sortu zitzaion, herrian bertan Uztapide eta Basarri bertsotan entzun zituenean. Lagunartean bertsotan hasi zen, eta Jon Azpillagarekin sarritan kantatu zuen. Bere lehenengo plazako saioa ere Jon Azpillagarekin batera egin zuen, 1950ean, Amoroton. Jon Mugartegik 16 urte zituen; eta Jon Azpillagak, 14. Bikote moduan plaza ugari egin zituzten elkarrekin, garai hartan eta baita beranduago ere.
Plazaz plaza, Euskal Herri osoko bertsolari ugarirekin kantuan jardun zuen, baita txapelketetan parte hartu ere. 1960ko Bizkaiko Txapelketako txapelduna izan zen, eta 1960, 1965 eta 1967ko Txapelketa Nagusietako finaletan kantatu zuen. 1979, 1982 eta 1986ko Txapelketa Nagusietan ere parte hartu zuen.
Iturriak:
- Bertsozale Elkartea
- Iriondo, Joxemari. "Segi, Mugartegi". http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/53449.pdf
Hil 1999-08-26
Lagunarteko bertsolaria. Ez zen plazaz plaza ibili; herrira eta lagunartera mugatzen zen bere bat-bateko jarduna. Bertso-paperean utzi zigun bere testigantza (Bertso berriak Madrilgo frentian fraileari ostutako txerriari jarriak); berandu samar arte aritua izan behar zuen enkarguz bertsoak jartzen (eztaietarako-eta) baino ez daukagu horren muestrarik.
Hil 1913-08-26
Azkoitiako Korta baserrian jaio zen 1840ko irailaren 9an. Muno baserrira ezkondu zen eta horregatik jasoko zuen "Muno" goitizena. Anaiak zituen Diego Soraluze "Otsolarre" eta "Koxkola"bertsolariak. 1913ko abuztuaren 26an hil zen.
Aire ahizpek kantatzen duten "Eia, eia" kantuko melodia hartu eta moldaketa egin du Julio Sotok. Lesakan ospatutako Bertso Eguneko jaialdi nagusian plazaratu du hasierako agurrean.