I. Zubeldia:
Hamalau urterekin
eskolatik alde
handik hamaseira arte
lanean debalde
hemezortzikin ia
jornala xuabe
hiruroita zazpiak
oso urrun daude
ta hau jubilatuko da
lanik egin gabe. (bis)
I. Elortza:
Oraindik luze duzu
har zazu gogoan
makina bat izerdi
makina ondoan.
Hamalau urterekin
lanera zihoan
nire moduan egin
zazu hurrengoan:
hamalau urterekin
batzokira joan. (bis)
I. Zubeldia:
Ni nahiko juxtu nabil
hau berriz primeran
alde ederra dago
gure ibileran
nik dana falta baitet
zuk dana soberan.
Iraultza dator aurten
urte bukaeran
ea ordun batzokian
izkutatzen zeran! (bis)
I. Elortza:
Lasai egingo dut nik
bihar ere siesta
ozen eginagatik
zuk hortik protesta.
Badauzkat urte batzuk
urruti dut kezka.
Aurten etortzekoa
beti iraultzen festa
ta zuek zain zaudete
eta gu barrezka. (bis)
I. Zubeldia:
Langilegoa gabiltz
burrukan luzaro
haundi jende honekin
aspertuta nago
gauza bat da langile
bestea esklabo.
Iraultza atarian
zureak akabo
parretik negarrera
urtetxo bat dago. (bis)
I. Elortza:
Parka laguna baina
aski aski aski!
Horrenbeste deiadar
hainbeste abesti!
Negarretik parrera
hoixe dago noski
nire kasu hontan lau
urteok zehazki
eta zure kasuan
hiruroita zazpi. (bis)
Jaio 1872-10-24
Azkoitian (Iraolatza-Torre baserrian) jaio eta bizi izan zen. Antonia Garaterekin 1896an ezkondu eta Urkiolegi baserrian jarri ziren bizitzen. Sindicato Libre zeritzan taldeko partaide izanik, baserritarrak elkartzearen aldekoa zen. Baserriaren eta langileen egoerei buruz idatzi zituen bertso-sorta gehienak. Jauntxo eta jabeak ez zituen leku onean uzten.
Hil 1882-10-24
"Juana Manuela Irusta Egia bertsoak kantatzen ibili zela gauza jakina da. Hark kantatzen dituen bertsoetan behin eta berriz aipatzen da izena. Harren senarra famatua zen, "Asteasuko itxua" esaten zitzaien bi lehengusuetako bat: Pedro Mari Etxaburua Zelaia (1839-1882) hain zuzen ere. Liburu bateko atala eskaini zien Auspoak (Zavala 1967). Juana Manuela ez da aipatu izan bertsolari gisa, baina bertso horietan erabat azaltzen da gizonari kantuan. Batean, horrela esaten dio Pedro Marik: "Andria, bertsolari ederra zera zu".
Elgoibartarra zen Juana Manuela, 1844ko maiatzaren 27an jaioa. 1866an ezkondu zen, Elgoibarren, Asteasuko Pedro Mari Etxaburua Zelaiarekin, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Horietako bi, segituan hil ziren. Tolosa bizitu zen familia, Arostegieta kalean. Bizitza motza izan zuten. Biriketakoak edo tuberkulosiak jota hil ziren: Juana Manuela 38 urterekin, 1882ko urriaren 24an; pedro Mari zortzi hilabete lehenago, 42 urterekin. "Laugarren mailako" hiletak egin zitzaizkien, pobreenei egiten zitzaizkienak.
Besteak beste, bertso-saltzetik biltzen zuten dirua, plazaz plaza ibiltzen zirenean, elkarri sekulakoak esanez. Espektakuluaren parte zela ematen du (Zavala 1967: 317), artikulu honetan aipatzen ditugun beste itsu-bertsolarien kasuan bezala. Bost bertso-sail gorde dira eta sail horietako lauetan, Juana Manuelak ere kantatzen du (Zavala 1967)." (Agirre 2019)
Pello Marik eta Juana Manuelak beraiek bertsoak sortu izana zalantzan jartzen du Aita Zavalak. Altzoko Imazek edo Pello Errotak idazten omen zizkien.
Iturria:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
Beste iturriak:
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf
Mendizabalek hala eskatu eta Imanol Urbietak asmatu zion doinua, bukaeran "Aldapeko sagarraren" amaiera duelarik, eta 1993ko Bertsolari Txapelketan Laudioko saioan plazaratu zuen itsasondoarrak.