Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bertso Hautatuen Lehiaketa-Afaria (2. 2010. Donostia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Donostia
Website
www.bagera.net

Participants

Organizers
Bagera Euskara Elkartea
Irutxuloko Hitza
Txirain Elkartea

Description

Oinarriak
II bertso hautatuen lehiaketa afaria izango da ekainaren 18an Txirain elkartean BAGERA, Txirain Elkartea eta Irutxuloko Hitzak antolatuta. Afarira joateko izena BAGERAn eman behar da eta lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, hona hemen oinarriak:

1- Lehiaketan parte hartzeko, bertsolariren batek lehendik egina duen bertso pieza bat aukeratu eta aurkeztu behar da.
- Bat-bateko bertsoa nahiz bertso jarria izan daiteke.
- GEHIENEZ, HIRU BERTSOKO PIEZA IZANGO DA.
- Lehiakide bakoitzak bertso pieza bakarra aurkez dezake.
2- Lehiaketan aurkezteko eman beharreko datuak:
- Bertsoaren izena
- Bertso egilearen izena
- Noiz edo non sortutako edo argitaratutako bertsoa den, edo norberak hautatzean nondik jaso duen.
- Bertsoa aurkezten duenaren izena eta telefonoa.
3- Aurkeztu nahi den bertsoa ondoko helbide batera bidali:
- txirain@euskalnet.net
- donostia@irutxulokohitza.info
- Bagera Elkartea - Katalina Eleizegi 36 - 20009 Donostia.
4- Lehiaketan aurkeztea doan izango da, eta lehiakideek afaria doan izango dute.
5- Bertsoa aurkezten duen berak abestu beharko du lehiaketan.
Egoki izan daiteke bertsoaren aurkezpen labur bat egitea.
6- Bertsoak aurkezteko epea: Ekainaren 10era arte.
7- SARIAK: Lehenengo hiru sailkatuek 2 lagunentzako afaria irabaziko dute.
Afarian Irutxuloko Hitzaren materiala zozketatuko da.
8- Epaimahaikide lana afariko kide guztien artean egingo da, eta bertso-piezen originaltasuna eta kalitatea nahiz bertsoa kantatzeko egokitasuna hartuko da aintzat.
9- Oinarri hauetan aurreikusi ez den edozein gorabehera antolatzaileen batzordeak erabakiko du, eta hala onartzen dute lehiaketarako izena ematen dutenek.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search