Periodical Performances - View details   To know more about this section

Urkabustaizko Esaera Zaharren Txapelketa (2. 2011. Urkabustaiz)

Irformation

Performance type
Sariketa
Place
Izarra
Beginning date
2011-04-16
Final date
2011-04-16
Extension
Urkabustaiz (Udalerria)
Extension
Herri mailakoa

Participants

Organizers
Urkabustaizko Bertso-Eskola

Description

Oinarriak
TXAPELKETAREN PROZEDURA:

Txapelketa izanagatik, jai modura planteatzen dugu, euskal kultura era gozagarriz lan daitekeela pentsatzen baitugu. Txapelketak atal bi dauzka, eta egun osoa betetzen du.
Hauexek dira:
Izena eman duten taldeak plazan batu eta ibilbidea jakinarazten zaio. Trikitilarien musikaz alaiturik, ibilbideak hainbat taberna lotzen ditu, eta taberna bakoitzean gelditu behar da bertsoak entzuteko, epaileak taldeekin batera doazelarik.
Txapelketa horrexetan datza hain zuzen ere:
Bertso bakoitzak esaera zahar baten aipamena egiten du, eta dagokion taldeak, bertsoa entzun ostean, aipatua izan den esaera esan behar du hitzez hitz (buruz ikasita behar dituzte, beraz). Ibilbidean esaera gehien asmatzen duten taldeak hurrengo fasera (final erdietara) pasatuko dira.
Bigarren fasea Frontoian gauzatzen da, egun horretarako beren-beregi antolaturiko herri bazkaria amaitutakoan. Goizean sailkaturiko taldeek bertsolarien bertsoak entzun eta esaera asmatu behar dute. Bertso kopuru jakin bat bota ostean, puntuaziorik onena dutenak finalera pasatzen dira. Hau lehen aipatu era berean egiten da.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search