Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bideokopla Lehiaketa (1. 2012)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Beginning date
2012-02-14
Final date
2012-03-25
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-03-25
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
http://praktikatu.blogspot.com/

Participants

Organizers
Aek
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Description

Saritutako lana
Lehiaketaren irabazleak Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bertso-eskolako ikasleak izan dira. Bigarrenak, AEK-Gareskoak izan dira (hauek publikoaren saria ere irabazi dute) eta hirugarrenak, AEK-Lizarrakoak.
Oinarriak
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan.

Txapelketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.

Ekimen honen sorrera 17. Korrikaren baitan antolatutako Euskalakari Koplari txapelketaren arrakastarekin lotuta dago. Duela urtebeteko hura Bertsozale Elkartearen eta Korrikaren arteko lankidetzari esker burutu bazen, oraingo honetan Praktikatu AEK-k hartu dio lekukoa Korrikari. Gainera, aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa dugu; ondorioz, ekimen hau abiapuntua besterik ez da izango.

**NORI ZUZENDUA
Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintza praktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago; euskaltegiak, hizkuntza eskolak, mintzalagunak, berbalagunak...

**BERTSOLARIAK LAGUNTZAILE
Taldeak bertsolari baten konplizitatea bilatu beharko du bere kopla egiteko. Inguruko bertso-eskolari parte hartzeko aukera ematea izan daiteke lehen pausoa; kopla sorta egiten laguntzeko eskatzea hurbileko bertso-eskolari. Bertsolari horren lana taldeari kopla sortzen laguntzea izango da. Bertsolari batek talde batean baino gehiagotan laguntzaile papera bete dezake. Inguruan Bertso-Eskolarik ez balego harremanetan jarri AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuarekin: praktikatuaek@gmail.com

**GAIA
Koplak egiteko gai hau ardatz:
Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut...

Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran.

**KOPURUA eta FORMATUA
Gutxienez 6 eta gehienez 12 koplaz osatutako bertso-sorta grabatu beharko da; bideo kamera, telefono, webcam-a... erabiliz.

**NORA BIDALI
Bideoz grabatutako kopla-sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen. Bideoa internetera igoz gero lotura bidal daiteke. Bideoak heldu ahala praktikatu.blogspot.com-en ikusgai egongo dira.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search