Periodical Performances - View details   To know more about this section

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (27. 2012. Bergara)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bergara
Final date
2012-04-20
Website
http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketa

Participants

Organizers
Bergarako Udala. Euskara

Description

Saritutako lana
1. taldea:
-Josu Elizburu, Danel Soto, Iñaki Mujika, Irati Olabarria, Elene Arruti eta Aaron Gabilondo: "Goazen hondartzara"
-Ibon Muniategiandikoetxea "Nere bizitza Euskal Herrian"

2. taldea:
1. Iker eta Xabier Aldai: "Gure gustokoa"

3. taldea:
1. Nerea Madariaga: "Indarrez beteriko txinpartak"
2. Maddi Txintxurreta: "Borboiak"
2. Amaia Arana, Leire Martin, Maialen Belastegi: "Hegoalderantz"
Oinarriak
1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lanaren aurkeztaileak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua.
3.1.- Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
• "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
• Lanaren generoa: ipuina, komikia...
• Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

3.2.- Entzunezko edo ikusentzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak (ipuin-kontaketa, bertso, txiste, irratsaio).

Genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da lanak nola aurkeztu behar diren.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 20an bukatuko da eta sariak ekainaren 2an, larunbata, emango dira Udal Pilotalekuan, eguerdiko hamabietan.

5.- Partehartzea saritzea. Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, partehartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search