Periodical Performances - View details   To know more about this section

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (21. 2012. Ordizia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Ordizia
Beginning date
2012-04-26
Final date
2012-09-09
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-07-01
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Argi Berri Elkartea

Description

Saritutako lana
>>> Gaztetxoeak (13 urte artekoak). Gaia: "Ordiziako azokak 500 urte":

1. Ane Beloki (Legazpi)
2. Joane Aldalur (Zarautz)
3. Ander Goenaga (Ordizia)

>>> Gazteak (14-18 urte bitartekoak):

1. Aitor Servier-Etxezuri (Azkaine). "Larrun".
2. Maialen Akizu (Urretxu). "Oihal zatiak besterik ez".
3. Maialen Akizu (Urretxu). "Bidegorriko buelta".

>>> Helduak (18 urtetik gorakoak):

1. Ane Labaka (Lasarte-Oria). "Zor diegu memoria".
2. Karmele Mitxelena (Oiartzun). "Lo kanta".
3. Iñigo Legorburu (Orereta). "Askatasunaren beldur".
Oinarriak
BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira.
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenadore edo makinaz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mailez bidaliz gero, berriz, alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2012an 14 betetzen ez dituztenentzat).
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2012an gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
- Helduen maila: 1993an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIAK:
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia "ORDIZIAKO AZOKAK 500 URTE" izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute)

Gaztetxoek: Gazteek: Helduek:
1.ak 200 euro 1.ak 300 euro 1.ak 500 euro
2.ak 100 euro 2.ak 200 euro 2.ak 400 euro
3.ak 50 euro 3.ak 100 euro 3.ak 300 euro

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.


Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search