Periodical Performances - View details   To know more about this section

Lore Jokoak (4. 1854. Urruña) Idatzizkoa

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Urruña
Extension
Euskal Herri mailakoa

Description

Oinarriak
Gaia: Laborantzaren gaineko laudorioak, edo,”Eloge de l´agriculture et de la vie de champs”
History
"1854ean gaia Laborantzaren gaineko laudorioak, edo,”Eloge de l´agriculture et de la vie de champs” izan zen. Dussaut bardoztarra, Martin Arrupe urruñarra, eta Bernard Borda bastidarra izan ziren parte hartzaileak bederen, ezen dakigunez hamaika bertso ezberdin aurkeztuak izan ziren. Dussaut irten zen irabazle, baina garaiko kronikagileak zioenez, M. Borda de Labastide de Clairance a fait un veritable tour de force en inventant des hexamètres basques, alegia, Bordak latinaren arabera sortu zituela euskal hexametroak, izugarrizko lanaren ondoren, zein Piarres Lafittek ikertu eta plazaratu zituen, lehen aldiz. Nere xaramelari eskainitako lehen lau bertsolerroak halaxe dira:

Nere xaramelari jadanik zuk, andre pulita,
Lehen erakatsi zenbait kantore diozu,
Noiz-ta artzain baten auhenak, edo noiz-ta laburzki
Uso samur baten intzirak, lan eztia bilduz.

Gai horri buruz ere oraindik argitaragabe diren milaka bertsolerro idatzi zituen Jean-Martin Hiribarren apezak. 1854ean aurkeztu koplez badugu txosten ezberdinik: bat Jean Duvoisinena, bestea Agosti Chahorena eta Abbadiari Hiribarrenek gutun batean zuzendutakoa hirugarrena.

Duvoisinek zioenez, Atharratzeko Barneix-ek, Laurent Haramboure, Arnaud Haramboure eta Meave Ziburukoak bidalitakoez ez zuen merezi hitzegitea ere, eta kanturik hoberena, edo hobeto esatearren “la moins mauvaise”, txarrenetarik hoberena Dussautek idatzitakoa omen. Bordak euskara latinaren prosodiara uztartu nahi izan zuela, euskal hexametroak onduz, eta lanik hoberena Larrungo hamahiru ahotsek kantatua zela, baina:

"Il a laissé courir sa plume comme une folle cavale au travers des champs sans s´inquieter des chûtes ni des culbutes; la cavale a quelquefois couru avec grâce, quelquefois elle a bondi prodigieusement et s´est donnée des aires de Persée.
Quittant les métaphores nous conseillons à l´autheur de concentrer mieux sa pensée, d´observer les préceptes et de ne pas faire trop vite."

Hiribarrenen kanta hau luzeegia eta azkarregi burutua aurkitu zuen Duvoisenek eta Dussauten poema hobetsia izan zen. Ez zitzaion, ordea, laket izan Hiribarreni erabakia eta Abbadiari zuzendu zion gutunean esaten dio, nola epai-mahaiko batek soilik aurkeztu zuen koroatzeko zen kanta, nola inork ezer esan ez eta egiteke zegoen beste bat koroatua gertatu zen, ezen Dussautena bazen hoberena zegoen zegoenean utzia behar zuen izan. Eta nola bere eliz-barrutikoek zorionak eman dizkioten bere loretxoekin bigarren aldiz sariturik izan den beste barrutiar bat. Halaber, saridunen babesleak ez duela belarririk, eta ez dakiela zer den ere poesia.....

Betiko ohizko eztabaidak auzihartzaileen artean."

Iturria:
- Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43864

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search