Periodical Performances - View details   To know more about this section

Bertsolantegia (3. 2009. Villabona)

Irformation

Performance type
Jardunaldia
Place
Amasa-Villabona
Beginning date
2009-07-01
Final date
2009-07-03
Extension
Euskal Herri mailakoa
See 1852_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organizers
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Description

Oinarriak
Bertsozale Elkarteak UEUrekin elkarlanean antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ikastaroa da Bertsolantegia.

Jarrritako helburuei jarraituz, belaunaldi arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburua du ikastaro honek. Bertsolaritza eta bertsogintza bere horretan bakarrik landu gabe, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.

Bertsolaritza hiru ikuspegi desberdinetatik landuko da, eta hitzaldi nagusi batetik abiatuta, gaiaren inguruko eztabaida irekia bideratuko da. Arratsaldean alde praktikoa landuko da.

Aurtengo Bertsolantegiko egitarauak hiru gai multzo edo ikuspegi landu nahi ditu:

- Bertsolaritzak badu harremana musika-munduarekin eta honen inguruko adierazpideekin. Azken aldian rap-a izan daiteke interes-puntu berezia sortzen duena; baina hau ez da gauza berria. Bertsoa, rap eta rock-and-rolla ezagutzen dituzten adituekin izango dugu zer ikasi eta zer eztabaidatu.

- Deigarria da kazetari-lanetan bertso-munduan dabiltzanen edo ibili direnen kopurua ikustea. Hauen lanaren kalitatea ere hor dago. Zenbat dago bertsolaritik eta zenbat kazetaritik? Zer ikasi batetik eta bestetik?

- Bertsolari bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Bertso-munduan gazte abiatutako ibilbidean aldaketak gertatzen dira, eta horrela, bertsolari bakoitzak bertsotako bere nortasuna lantzen du. Nola eta zergatik hartzen du bertsolari bakoitzak bere bidea egiteko erabakia?

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search