Periodical Performances - View details To know more about this section
Bertsomovieda! (2. 2013. Beasain)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Beasain
- Beginning date
- 2013-02-01
- Final date
- 2013-03-13
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
Participants
- Organizers
- Arrano Kultur Elkartea. Beasain 
Description
- Saritutako lana
- Gazteen saria: 400 €
 BIZITZAREN IKUSPEGIAK (Ane Beloki)
 
 Helduen sari nagusia: 1000 €
 9 HILABETE (Beira taldea eta Izaskun Bernedo)
 
 Aipamen berezia: 350 €
 BAKARDADEAN EZKUTATURIK (Ander Lizarralde eta Lohitzune Sistiaga)
 
 Bertsorik onenak dituen bertsomoviea: 250 €
 9 HILABETE (Beira taldea eta Izaskun Bernedo)
 
 Eta, dagoeneko jakina denez, publikoak www.bertsomovieda.com webgunean astebetez emandko bozen ondorioz:
 
 Publikoaren saria: 500 €
 BADATOR MUNIZIPALA! (Gero Pentzauku Produkxions)
- Oinarriak
- 1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…
 2.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.
 3.- bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.
 4.- Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko iraupenarekin.
 5.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.
 6.- Bidaltzeko pausuak:
 Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa
 Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte hartu atalean dagoen inprimakia bete:
 Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
 Herria
 Harremanetarako emaila
 Harremanetarako telefonoa
 Kategoria:
 GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4 barne
 HELDUAK: Gainerako guztiak
 Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
 bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)
 7.- Sariak:
 GAZTEAK: 400 €ko saria, bertsomovie onenari
 HELDUAK: 1000 €ko saria, bertsomovie onenari
 Ikusleen saria: 500 €ko saria, www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari
 Aipamen berezia: 350 €ko saria, epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari
 Bertsorik onenak: 250 €ko saria, epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen bertsomovieari
 8.- Epeak:
 Lanak aurkezteko epea: 2013ko otsailaren 1etik 2013ko martxoaren 13ra.
 Webgunean bozkatzeko epea: 2013ko martxoaren 18tik 2013ko martxoaren 24era
 9.- Epaia eta sari-banaketa:
 Sari-banaketa 2013ko apirilaren 12an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.
 10. -Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako egingo den ekitaldira.
 11.- bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.
 12.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
 13.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.
 Antolatzailea:
 Arrano kultur-elkartea
 Babesleak:
 Beasaingo Udala ORKLI Koop. ELk.
