Periodical Performances - View details   To know more about this section

Xabier Munibe Bertso-Paper Lehiaketa (22. 2013. Azkoitia)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Azkoitia
Final date
2013-05-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-05-15

Participants

Organizers
Indarlan Guraso Elkartea (Azkoitia BHI)

Description

Saritutako lana
Azkoitiko onena:
Jone Zabaleta: "Etxe kaleratzea"

14-16 urte:
1- Jon Izagirre: "XX. mendean Espainian"
2- Ane Beloki: "Festak iritsi zaizkigu eta..."
3- Oier Etxeberria: "Teknologia berriak"
4- Aitor Servier: "Ni izotz"

12-14 urte:
1- Libe Urzelai eta Garazi Legarda-Ereño: "Azkotia"
2- Gorka Osa eta Julen Aldalur: "Kirolen asmakizunak"
3- Nagore Orbea: "Euskal Herria"
4- Maddi Olariaga eta Leire Gabilondo: "Nire txakur Zai"
Oinarriak
1. PARTE HARTZAILEAK
Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
A) DBHren 1. eta 2. mailak
B) DBHren 3. eta 4. mailak

2. EGIN BEHARREKO LANAK
-Gutxienez lau bertso, gehienez sei.
-Gaia eta neurria libreak
-Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.
-Parte hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidal ditzake.

3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.
-Lanak jasotzeko azken eguna 2013ko maiatzaren 15ean izango da.
-Bertso-sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.

4. NORA ETA NOLA BIDALI
-Posta arruntez bidaliz gero: Bertso-sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
XXII. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Estrada auzoa, 115 – 75. postakutxatila
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)
-E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak xabiermunibebertsoak@gmail.com era bidaliko dira.
-e-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B) eta ezizena adieraziko dira.

5. SARIAK
(Bi mailetan sari bera izango da).
1. saria: 125 € eta Ikastolaren oroigarria.
2. saria: 100 € eta Ikastolaren oroigarria.
3. saria: 75 € eta Ikastolaren oroigarria.
4. saria: 50 € eta Ikastolaren oroigarria.
Azkoitiko onenari 100 € eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio.
Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik. Sari bat bera ere ez da hutsik geratuko.

6. SARI BANAKETA
Sari banaketa maiatzaren 30ean eguerdiko 12:30ean, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian. Sarituek euren lanak abestuko dituzte.

7. EPAIA
-Epaimahaia Guraso Elkarteen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.
-Sarituen berri maiatzaren 28an emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.
-Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search